Balda dorretxera bisita gidatua egin dute, udalak antolatuta

Nerea Uranga 2020ko abu. 1a, 15:52

Azkoitiko kultur eta historia ondareak ezagutzeko bisita gidatuak hasi dituzte gaur, larunbata. Juan Bautista historialaria gidari dutela Balda dorretxeko San Inazioren kapera ezagutu dute bisitako parte hartzaileek.

Azkoitiko Udalak herriko kultur eta historia ondareak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu, urtero bezala. Gaur, larunbata, egin dute bisita horietako bat hainbat lagunek, Juan Bautista Mendizabal historialariak gidatuta. Bisita gidatuan parte hartu dutenek Balda dorretxeko San Inazioaren kapera ikusteko eta ezagutzeko aukera izan dute.

Loiolako Turismo Bulegotik antolatutako hurrengo bisita gidatua abuztuaren 5ean, asteazkenean, izango da. Loiolatik Baldara ibilbide historikoa bisita egingo dute. 10:00etan, Loiolako santutegitik irtenda.

Udalak antolatutako hurrengo bisita gidatua abuztuaren 7an (ostirala) izango da. 12:00etan hasita, San Martin ondaregunean egingo dute bisita.

Azkoitiko Udalak antolatutako bisita gidatu guztiak doan dira, baina COVID-19ak eragindako egoera kontuan hartuta, ezinbestekoa da bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea: Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostirala, 09:00etatik 14:00etara) edota Loiolako Turismo Bulegoan 943-15 18 78 telefonora deituta edp i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita (egunero,10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara).

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide