Fran Garagarzak Eibarko kirol zuzendari izaten jarraituko du

Fran Garagarza. (Argazkia: SD Eibar)

Fran Garagarzak Eibarko kirol zuzendari izaten jarraituko du datorren denboraldian. Gaur goizean jakinarazi du talde armaginak Azkoitiko bizilagunak Eibarko futbol taldean jarraituko duela.

SD Eibar taldeko Fran Garagarzak kontratua luzatu du taldearekin. Gaur goizean eman du Eibarko taldeak albiste horren berri, eta, ondorioz, Garagarzak hamar urte egingo ditu kirol zuzendari bezala, 2011n hasi baitzuen bere ibilbidea lan horretan. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratu berria Azkoitiko bizilagunak Eibarrekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide