Zineforum feministako azken filma eskainiko dute gaur, Matadeixen

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 28a, 09:02

'Fóllame' filma eskainiko dute 21:00etatik aurrera, Matadeixen. Maskara janztea nahitaezkoa izango da filma zuzenean jarraitu ahal izateko.

Gaur, asteartea, Azkoitiko Sostenipe talde feministak antolatutako Zineforum feministako azken filma emango dute Matadeixen. 21:00etatik aurrera Fóllame filma ikusteko aukera egongo da. Antolatzaileek, gainera, gogorarazi dute maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela filma ikusi ahal izateko. 

Uztailean zehar asteartero eskaini dituzte filmak: Yes, we fuck, Paris is burning eta El agua sagrada ikusteko aukera egon da gaurdaino; gaurko emanaldia izango da azkena. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide