Merkataritza hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira datozen egunetan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 27a, 11:23
Azkoitiko Garbigunea.

Uztailaren 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean ordutegi aldaketak izango dira merkataritza hondakinen bilketan. Bestalde, Azkoitiko Garbigunea goizez soilik izango da irekita abuztuaren 3tik 31ra bitartean.

Merkataritza hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira uztailaren 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean. Hain zuzen ere, ostegunean, uztailaren 30ean, errefusa jasoko dute 10:00etan. Uztailaren 31n, berriz, organikoa bilduko dute 09:00etan eta papera nahiz kartoia 10:00etan. Eta abuztuaren 1ean organikoa zein errefusa jasoko dituzte 10:00etan.

Bestalde, abuztua iristearekin, Azpeitiko eta Azkoitiko Garbiguneetan ordutegi aldaketak izango dira. Azpeitiko Lapatxen kokatuta dagoen Garbigunea astegunetan soilik zabalduko dute abuztuaren 3tik 31ra bitartean; 08:00etatik 13:00etara izango da irekita. Azkoitiko Garbigunea, berriz, goizez soilik zabalduko dute abuztuaren 3tik 31ra bitartean: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara; eta zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide