Goilurrak rallya ikusgai, bideoan

II. Goilurrak Basque Highlands Rallya jokatu da asteburuan, eta lehia ikusgai dago osorik bideoan, Erlo Telebistaren bidez.

Azkoitiko Errebueltie eta Lazkaoko Ikullu Razing eskuderiek antolatuta, II. Goilurrak Rallya izan da Urolako eta Goierriko errepideetan, joan den zapatutik igandera. Lasterketa osorik ikus daiteke bideoan, Erlo Telebistaren bidez. Josu Odriozola azkoitiarrak eta Maialen Arrue kazetariek egin dute probaren zuzeneko kontakizuna. 

Rallyko azkarrenak Joseba Iraola eta Sheila Lafuente bizkaitarrak (Porsche 997 GT3) izan dira. Aitor Saizar eta Gorka Aginaga sailkatu dira bigarren postuan, eta Manuel Mora eta Ivan Bajo, hirugarren. Podiumaren atarian gelditu dira Ibon Beitia azkoitiarra eta Oihane Arizeta, laugarren tokian. Bosgarren postua ere azkoitiarrentzat izan da, Iraitz Olariagarentzat eta Mikel Madinabeitiarentzat. Guztira 44 taldek hasi zuten rallya zapatuan, eta 23k bukatu zuten igandean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide