Azkoittiko euskerie

Zein da 'erretaturekue' hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'ziztrille' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erretaturekue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erretaturekue hitzak fotogenikoa esan nahi du, eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Neska eder haure bai zala erretaturekue".
  • Euskara batuan: "Neska eder hura bai zela fotogenikoa".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide