'Jauregi eta dorretxe artean' bisita gidatua izango da igandean

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 24a, 09:39
Balda dorretxea.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan bisita gidatua eskainiko dute igandean, hilak 26, eta Balda eta Idiakez dorretxeak nahiz parrokia bisitatuko dituzte, besteak beste.

Martxan da Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren udako edizioa, eta dagoeneko hasi dira Urola Erdiko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak nahiz ibilaldiak egiten. Horren erakusle da igandean, hilak 26, Azkoitian egingo duten bisita.

XVI. mendeko Azkoitiko dorretxeez, jauregiez eta bestelako eraikin historikoez gehiago jakiteko aukera izango dute herritarrek. 12:00etan hasiko da bisita, eta besteak beste, Balda eta Idiakez dorretxeen eta parrokiaren inguruko informazioa emango dute saioan. Bisita doakoa izango da, eta bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen dute egitasmoaren sustatzaileek, 943-15 18 78 telefonora (Loiolako informazio bulegoa) deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide