Asteroko azoka bihar, ostirala, egingo da

Nerea Uranga 2020ko uzt. 23a, 11:40

Datorren larunbata Santio Eguna denez, larunbatetako azoka egun bat aurreratuko dute, eta bihar, ostirala, izango da. Ondorioz, bihar goizean ezingo da autorik aparkatu Plazaberrin.

Larunbata, uztailak 25, Santio Eguna da; jai eguna, alegia. Horregatik, aste honetako larunbateko azoka egun bat aurreratuko dute, eta bihar, ostirala, egingo da.

Ondorioz, bihar, ostirala, ezingo da autorik aparkatu Plazaberrin, azokako hainbat postu jarriko dituztelako bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide