Anaitasuna ere desados Antiguokok eta Athleticek lortutako akordioarekin

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 22a, 11:49
Euskal Ligako Anaitasunako emakumeen taldea partida bat jokatzen.

Duela hiru aste iraungi zen Realaren eta Antiguokoren arteko hitzarmena, eta aurrerantzean, 2030era arte, Athleticekin ariko da lankidetzan Donostiako taldea. Gipuzkoako klubek ez dute begi onez ikusi akordioa, eta sare sozialetan hainbat argitalpen egin dute; tartean, Anaitasunak ere bai.

Hautsak harrotu ditu Antiguokok eta Athleticek hitzartu berri duten akordioak. Izan ere, Donostiako taldeak Realarekin zuen lotura hautsi eta Bilboko taldearekin lortu du kirol akordioa –1995 eta 2001 artean ere izan zuten hitzarmena bi taldeek–. Hain zuzen ere, duela hiru aste iraungi zen Realaren eta Antiguokoren arteko hitzarmena, eta aurrerantzean, 2030era arte, Athleticekin ariko da lankidetzan Donostiako kluba.

Gipuzkoako futbol taldeek ez dute begi onez ikusi akordioa, eta sare sozialetan Realarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin daudela agertzeko hainbat argitalpen egin dituzte. Akordioarekiko desadostasuna agertu duen kluben artean da Azkoitiko Anaitasuna futbol taldea ere. Gipuzkoako taldeen arteko elkarlanean jarri dute arreta futbol klubek, eta Realarekin eta Gipuzkoako Federazioarekin duten lankidetzan jarri dute arreta, "gurea zaindu dezagun" gisako esaldiak erabilita.

Hona hemen, Anaitasunak Twitterren jarritako txioa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide