Andoni Lazkanok zuzenduko du Añares Rioja ISB taldea datorren denboraldian

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 20a, 18:59
Andoni Lazkano entrenatzailea.

Lazkanok urtebeterako kontratua sinatu du Iraurgi saskibaloi klubarekin.

Andoni Lazkano da Añares Rioja ISB taldeko entrenatzaile berria. Iraurgi saskibaloi klubak gaur arratsaldean jakinarazi du fitxaketa berria. Azpeitiarrak emakumezkoen lehen taldea gidatuko du, beraz, datorren denboraldian, Luis Agirre Katxiren lekukoa hartuta. 

Lazkanok, besteak beste, mutilen lehen taldeako bigarren entrenatzailearen postua hartu zuen 2009-2010 denboraldian; Jon Txakartegi entrenatzailearen alboan jardun zuen ordun. Halere, mutilen lehen taldeko kirol ordezkaria ere izan zen hainbat urtean. Harrezkero, entrenatzaile ibilbidea Gipuzkoako beste hainbat klubetan jarraitu du, hala nola Añorga, Bera Bera eta Zarautz taldeetan. Datorren denboraldian, ordea, ISBko nesken taldea zuzenduko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide