Azkaratera bideko biribilgunea egokitzen ari dira

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 20a, 09:21
Biribilguneko irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Udalak azaldu duenez, ibilgailu bereziek jardineran sortzen dituzten kalteak saihesteko, hormigoizko eraztun bat jarri dute biribilgunearen inguruan.

Azkaratera bidean dagoen biribilgunean egokitzapenak egiten ari dira egunotan. Udalak azaldu duenez, ibilgailu bereziek kontrako norabidean sartu behar izaten dute biribilgune horretara –ezin izaten dute bira eman bestela–, eta nahitaez jardinera zapaldu eta hondatu egiten dute. Hori dela eta, biribilgunearen inguruan hormigoizko eraztun bat jarri dute, zapalduta ere, kalterik ez sortzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide