Xakea plazara eraman dute Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 19a, 15:45

Historiara pasatuko den xake txapelketa jokatu dute gaur, igandea, Kontzejupean. Parte hartzaile guztiak maskararekin jokatu behar izan dituzte partidak, eta segurtasun gomendio zorrotz bete.

XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa eta IX. Joxe Azkue Memoriala jokatu dituzte gaur, igandea, Kontzejupean.Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatu du txapelketa, eta herriko ordezkari ugarik parte hartu du. Hain zuzen, Anaitasuna Kakute xake klubeko A taldeak irabazi du. Barakaldo sailkatu da puntu erdi gutxiagorekin bigarren, eta Martxintxo arabarrak hirugarren 3,5 puntura.

Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri desberdinetatik Azkoitira etorritako 50 jokalari inguruk parte hartu dute gaurkoan. Besteak beste, Barakaldotik, Santurtzitik, Zornotzatik, Villabonatik, eta Hondarribiatik etorri dira gaurkoan herrira.

Osasun neurriak eta gomendioak zorrotz bete behar izan dituzte xakelariek. Sarreran parte hartzaile guztiei tenperatura hartu diete txapelketa hasi aurretik eta eskuak ere sarri-sarri garbitu behar izan dituzte. 10:00etan hasi da txapelketa. Halaber, sarrera eta irteera guneak ere zehaztu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide