Zein da 'ziztrille' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 17a, 08:55

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'kixkeldu' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ziztrille' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ziztrille hitzak bizia esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Betittik izen da haixen etxeko umie ziztrille".
  • Euskara batuan: "Betidanik izan da haien etxeko haurra bizia".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide