Intza Lizarazuk kontratua luzatu du Iraurgi saskibaloi klubarekin

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 15a, 13:00
Intza Lizarazu.

Hemezortzigarren denboraldia beteko du jokalari azkoitiarrak ISB taldean.

Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarrak Iraurgi saskibaloi klubean jarraituko du beste urtebetez. Horrela jakinarazi du gaur, asteazkena, ISB taldeak. Hori horrela, Lizarazu taldeko kapitaina izango da datorren urtean ere. Saskibaloi jokalari azkoitiarrak hemezortzigarren sasoia beteko du klubean 2020-2021 denboraldian. Azkoitiarrak azaldu du "denboraldi bat gehiago" egingo duela, "ilusio eta gogo berdinarekin".

Jokatu berri duten denboraldi labur honetan batez beste 22 minutu eta 9 segundo jokatu ditu Lizarazuk ISB taldearekin eta 6,8 puntu saskiratu ditu. Azkoitiarraren balorazioa, berriz, 6,5 puntukoa izan da azken denboraldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide