Denboraldiko azken filma eskainiko dute igandean eta astelehenean, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 15a, 08:45

'La lista de deseos' filma emango dute igandean eta astelehenean, herriko antzokian. Ondo bidean, irailean hasiko dute denboraldi berria Baztartxon.

Datorren igandean eta astelehenean, La lista de deseos filma eskainiko dute Baztartxo antzokian; denboraldiko azken filma izango da. Igandean 19:30ean hasiko da film emanaldia, eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan.

COVID-19 gaitzaren agerpenaren ondoren, joan den ekainaren 5ean ireki zituzten Baztartxoko ateak. Ordutik astebururo eskaini dituzte filmak, eta herritarren erantzuna ikusita, uztailean ere filmak eskaini dituzte, igandeetan eta astelehenetan. Azken film honekin amaituko da, ordea, aurtengo denboraldia. Ondo bidean, irailean hasiko du sasoi berria Baztartxo antzokiak.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide