'Paris is burning' filma ikusgai gaur Matadeixen, Zineforum feministaren bigarren saioan

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 14a, 09:45

Joan den asteartean hasi zuen Sostenipe talde feministak Zineforum feminista. 'Yes we fuck' filma eman zuten ordukoan; gaur, berriz, 'Paris is burning' filma eskainiko dute.

Sostenipe talde feministak antolatuta, Zineforum feminista ari dira egiten uztailean zehar, Matadeixen. Joan den asteartean Yes we fuck filma eman zuten, eta gaur, asteartea, bigarren filma emango dute, 21:00etan hasita. Paris is burning filma egongo da ikusgai gaur. Filmaren amaieran, berriz, mahaingurua egingo dute ikusitakoari buruz hitz egiteko. Talde feministak gogorarazi du maskara eramatea nahitaezkoa izango dela saioa zuzenean jarraitzeko. 

Gaurko saioaz gain, uztaileko beste bi astearteetan ere emango dituzte filmak. Uztailaren 21ean, El agua sagrada filma egongo da ikusgai Matadeixen, eta uztailaren 28an Fóllame. Gainerako saioak ere 21:00etan egingo dituzte, Matadeixen, eta sarrera doan izango da emanaldi guztietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide