Udalaren eta Elkargunearen aurrekontu kredituak baliogabetzea eta ez erabilgarri izendatzea eztabaidatuko dute biharko ezohiko udalbatzarrean

COVID-19ak eragindako diru sarreren murrizketagatik eztabaidatuko dute bi aurrekontuen kredituak baliogabetzea.

Azkoitiko Udalak bihar, asteazkena, ezohiko udalbatzarra egingo du udaletxeko bilkura areto nagusian, 19:00etan hasita. Udalaren eta Zubiaurre-Elkargunea Institutuaren 2020ko aurrekontu kredituak baliogabetzea eta ez baliogarri izendatzea bozkatuko dute udal ordezkariek. COVID-19ak eragindako diru sarreren murrizketagatik eztabaidatuko dituzte lehen bi puntuak.

Horrez gain, hirugarren puntu bat ere eztabaidagai izango dute biharko udalbatzarrean. Azkoitiko Udalak 2020-2022 urteetarako duen diru laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren hasierako onespena ere hizpide izango dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide