Datorren denboraldirako izen-ematea zabaldu du Oteiza Pilota Kirol Elkarteak

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 14a, 08:30
Oteiza pilota elkartearen talde argazkia.

COVID-19aren egoera "hobetzen joango den itxaropenarekin" ireki du pilota elkarteak 2020-2021 denboraldirako izen-emate epea.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak ireki du datorren denboraldirako izen ematea. 7 urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzako deialdia ireki du pilota elkarteak, hau da, 2013. urtean edo lehenago jaiotakoentzat.

Ikasle kopuruaren arabera, astean bi entrenamendu egingo dituzte, eta ikasleen arabera zehaztuko dituzte asteko bi entrenamendu egunak. Halaber, dagoeneko zehaztu dituzte 7 eta 8 urteko neska-mutilen bi lan saioak noiz izango diren; astelehenetan eta asteazkenetan egingo dituzte, 17:00etatik 18:00etara.

Izena eman nahi dutenek abuztuaren 3ra arteko epea izango dute. 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko da, edota azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi. Pilota elkartean izena emango duenaren izen-abizenak eta jaiotza data zehaztu beharko dira mezuan, baina baita guraso edo arduradun baten izen-abizenak ere. Horrez gain, astean entrenamendu batean edo bitan parte hartu beharko duen ere zehaztu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide