Iban Larrañaga, finalaurrerako prest

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 10a, 18:03

Bihar jokatuko da Galarretaren 50. Urteurrenaren Txapelketako finalaurrekoa, Galarreta pilotalekuan bertan, eta Iban Larrañaga azkoitiarra finalerako txartelaren bila ariko da, Ansa II.arekin bikotea osatuta; Urriza eta Zubiri izango dituzte aurrean nafarrak eta azkoitiarrak. Juanenea-Endika bikotearen kontrako jokatuko dute finala biharko irabazleek.

Atzo aukeratu zituzten finalaurrerako pilotak. Oriamendi 2010 enpresaren argazkian, bi bikoteek aukeratutako pilotekin ageri dira finalaurreko lau protagonistak; ezkerretik hasita aurrena da Larrañaga.

15:15ean hasiko da biharko jaialdia Galarretan, eta bigarren partida izango da finalaurrekoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide