Mezak soilik izango dira aurtengo Urrategiko festetan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 7a, 15:41
Iazko Urrategiko festetako irudi bat.

Urrategiko festa batzordeak aurtengoan jairik ez antolatzea erabaki du, COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta. Bi elizkizun izango dira igandean: 09:00etan lehena, eta 11:00etan bigarrena.

Urrategiko festa batzordeak aurtengoan jairik ez antolatzea erabaki du, COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta. Jai batzordeko kideek udal ordezkariekin hitz eginda hartu dute erabakia, "egokiena" festarik ez antolatzea izango dela iritzita.

Dena den, mezak izango dira igandean, uztailaren 12an, Urrategiko elizan. Hain zuzen ere, 09:00etan eta 11:00etan izango dira eguneko bi elizkizunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide