Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek 200 erosketa orga zozkatu dituzte

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 6a, 16:00

200 erosketa orga zozkatu dituzte Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek bezeroen artean, eta hiru udalerri horietako bezeroen adierazpenekin bideo bat osatu dute.

Osasun-larrialdiak eragindako hilabeteen ostean, eskualdeko herrietan erosketak egin dituzten bezeroak eskertu nahi izan dituzte Azkoitiko Herrixen, Azpeitiko Bertan eta Zestoako Zestoa Zuretzat merkatari elkarteek. Hori dela eta, hiru udalerri horietako saltokiek 200 orga zozkatu dituzte bezeroen artean Zuretzat opari kanpainaren barruan. Hiru merkatari elkarteek bezeroei herrian erostearen inguruan galdetu diete, eta honako bideo hau osatu dute erantzunekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide