Iban Larrañaga Galarretaren 50. Urteurrenaren Txapelketako finalerdira sailkatu da

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 5a, 08:30
Iban Larrañaga.

Ansa II.a bikote duela bi partida irabazi ditu txapelketaren lehen fasean Larrañagak, eta horrela sailkatu da finalaurrekora. Urriza eta Zubiri izango dituzte aurkari datorren zapatuan, atzoko arerio berdinak.

Iban Larrañaga erremontista azkoitiarra Galarretaren 50. Urteurrenaren Txapelketako finalaurrekora sailkatu da. Atzo, zapatua, 35 eta 32 irabazi zuen Ansa II.arekin batera Urriza eta Zubiriren aurka Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan.

Larrañagak eta Ansa II.ak 20 tanto nahikoa zituzten finalerdietara sailkatzeko, eta aise lortu zituzten. 35 tanto egin eta partida irabazita, halere, zuzenean finalera sailkatzeko aukerak ere bazituzten. Hori jakiteko, jaialdiko bigarren partidaren emaitzaren zain egon behar izan zuen azkoitiarrak.

Juaneneak eta Endikak 29 tanto ez egitea behar zuten Larrañagak eta bere bikoteak. 34 tanto egin zituzten horiek Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikotearen aurka galdu zuten partidan. Ondorioz, Larrañagak eta Ansa II.ak atzoko arerio berdinen aurka —Urriza eta Zubiri— jokatu beharko dute finalerdia, datorren zapatuan, Galarretan. Finala, berriz, uztailaren 18an jokatuko dute. ETB1ek zuzenean eskainiko ditu bai finalerdiea eta bai finala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide