Parrokiako atzeko atearen egitura konpontzen hasi dira

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 5a, 09:00
Konponketa lanak hasi dituzte parrokian.

Babestutako ondasuna denez, EHUko Arte Ederretako kideek egingo dituzte zaharberritze lanak parrokiaren atzeko aldeko atean.

Aste honetan hasi dira parrokiako atzeko atearen egitura konpontzeko lanekin. Gutxi gorabehera hilabete inguru iraungo dute atearen fatxada birgaitzeko lanek. Parrokia babestutako ondasuna denez, konponketa lanak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko ondasun kulturalen berriztapen graduko kideek egingo dituzte.

Garbiketa lanak egin ondoren, hainbat urtean biltzen joan diren materialak kenduko dituzte lehenik atearen egituratik, eta karearekin eta harearekin ordezkatuko dituzte horiek. Halaber, onddoen, bakterioen eta bestelako zenbait elementuren aurkako tratamendua ere egingo dute. Eraikin barrura ura ez iragazteko eta hezetasuna ekiditeko, berriz, tratamendu berezi bat ere egingo dute fatxadan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide