KZguneak arratsaldez irekiko du bulegoa astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 3a, 13:25

Arratsaldez bakarrik emango dute zerbitzua Azkoitiko KZgunean. Goizez zerbitzua ez da erabilgarri egongo oraindik. 

Datorren astelehenean, uztailak 6, Azkoitiko KZguneak ateak zabalduko ditu berriz. Zerbitzua arratsaldez bakarrik emango dute eta hezitzaileak gidatuko du saioa. Goizetan, ordea, zerbitzua ez da erabilgarri egongo momentuz. 

Informazio orokorra eskuratu ahalko da KZgunean, eta BakQ eta Metapost bezalako izapideak ere erabilgarri egongo dira. Halaber, aurrez aurreko tutoretzak eta hogei minutuko nabigazioa ere egin ahal izango da bulegoan.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta sarreran eskuak garbitzea ere bai. Edozertarako, hitzordua hartu beharko da 945-01 61 00 telefonora deituta. Edozein izapide sinatu ahal izateko, gainera, bakoitzak bere boligrafoa eraman beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide