Zein da 'ixipue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 3a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'trokel' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ixipue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ixipue hitzak pintzela esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hartu marguek eta ixipue lanin hasteko".
  • Euskara batuan: "Hartu margoak eta pintzela lanean hasteko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide