Kontribuzioa abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean ordaindu beharko dute herritarrek

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 2a, 10:31

Koronabirusa dela-eta aldatu egin du Foru Aldundiak Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko data. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei, irailaren 15ean kobratuko diete kontribuzioa.

COVID-19 gaitzak eragin duen krisia tarteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatu egin du bere egutegi fiskala. Hori dela eta, abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean ordaindu beharko dute herritarrek aurten Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ). Ordainagiriak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, irailaren 15ean kobratuko diete kontribuzioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide