Ezpalak taldeak 'Itzala' singlea aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 26a, 16:00

Xabi Arrieta bateria jotzaile azkoitiarra Ezpalak taldeko kidea da, eta bigarren diskoa aurkeztuko dute udazkenean.

Ezpalak taldeak gaur, ostirala, aurkeztu du Itzala single berria. 2020ko udazkenean kaleratuko du Xabi Arrieta kide duen Ezpalak taldeak disko berria, bigarrena, eta aurrerapen moduan aurkeztu dute Itzala diskoko lehen singlea. 2019. urteko apirilean aurkeztu zuen musika taldeak lehen diskoa. 

Abestia Eñaut Gaztañagak grabatu eta nahastu du Zestoako Gaztain Estudioan. Masterizazioa Estanis Elorzak (Doctor Master) egin du, eta bideoklipa, berriz, Amancay Gaztañagak zuzendu du. Zortzi abestik osatutako diskoa aurkeztuko du udazkenean laukoteak.

Lau talde desberdinetatik eratorrita, Eñaut Gaztañagak —Grises—, Unai Eizagirrek —Voltaia—, Juanjo Berasainek —Los Moths— eta Xabi Arrieta —Passepartout-Bulego— azkoitiarrak osatu zuten Ezpalak laukotea iaz. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko zuten pasioak elkartu zuen taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide