Zein da 'trokel' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 26a, 09:38

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'atxakarra' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'trokel' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Trokel hitzak mozkorra esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Andramaixetan beti eundoko trokelak harrapatzettu, eztao hortako eskubideik".
  • Euskara batuan: "Andramaixetan beti egundoko mozkorrak harrapatzen ditu; ez dago horretarako eskubiderik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide