'Lo mejor está por llegar' filma emango dute asteburuan, Baztartxo antzokian

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 24a, 09:27

Ostiraletik astelehenera bitartean 'Lo mejor está por llegar' filma herriko antzokian ikusteko aukera egongo da.

Datorren asteburuan Lo mejor está por llegar filma emango dute, Baztartxo antzokian. Ostiralean eta zapatuan, 22:00etan emango dute filma, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan. Edukieraren %60arekin zabalduko ditu datorren asteburuan ere ateak Baztartxok. Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide