Zabalik da Helduen Eskolan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 22a, 09:00
Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dago Helduen Eskola.

Ostiralera arte izango da 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa egiteko aukera. Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian eman beharko da izena, 10:00etatik 13:30era bitartean. Askotariko saioak eskainiko dituzte datorren ikasturtean ere.

Azkoitiko Helduen Eskola publikoan gaur zabaldu dute 2020-2021 ikasturterako matrikula egiteko epea. Ostiralera arte izango da horretarako aukera, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian. Egunero 10:00etatik 13:30era egin ahal izango da matrikulazioa, eta nahi duenak 943-85 03 99 telefonora ere dei dezake.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide