HARA! Ro taldea elkarrizketatu dute 'EiTB Kultura' saioan

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 20a, 08:30

ETB1eko 'EiTB Kultura' saioa Azkoitian izan da beste behin. Oraingo honetan RO taldeko kideak elkarrizketatu dituzte, beren ibilbideari buruz azalpenak emateko.

Iñigo Gonzalez Gontxalo eta Josu Usobiaga Uso RO taldeko kideak elkarrizketatu dituzte ETB1eko 'EiTB Kultura' saioan. Taldea beste hiru kidek ere osatzen dute, ordea: Gorka Alcalde Alkate-k, Iker Amenabarrek eta Mikel Iraetak.

Besteak beste, taldearen hastapeneko pausoak zein izan ziren eta beren musika estiloa nolakoa den azaldu dute azkoitiarrek telebista saioan. Ondorengo bideoan, 21:35 minututik aurrera ikusi eta entzun daiteke elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide