Ia guztia prest Bulego taldearen biharko kontzerturako

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 19a, 14:35
Oteiza pilotalekuetan prestaketak egin dituzte azken egunetan. (Argazkia: udala)

Bihar, 19:30ean hasiko da 'Herria berpizten' emanaldia Oteiza pilotalekuetan. Taldekideek azaldu dute hegan egiteko prest daudela.

Ia guztia prest dute Oteiza pilotalekuetan Azkoitiko Bulego musika taldeak bihar emango duen kontzerturako. Kontzertuaren gunea hesitu egin dute, eta behin agertokia kokatuta, ikus-entzuleentzako aulkiak jartzen eta eremuak markatzen jardun dute azken orduetan pilotalekuetan. Bulego taldez gain, Elortxa, Xabifest eta Munizzio DJek ere parte hartuko dute Herria berpizten jaialdian. Sarrera guztiak agortuta daude, eta ondorioz 304 ikus-entzule elkartuko dira bihar kontzertua ikusteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide