HARA!

HARA! 'Plazandreak' saioan agertuko da Reyes Azkoitia pilotaria

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 15a, 15:47
Reyes Azkoitia.

ETB1en emakume pilotarien Plazandreak saioa estreinatuko dute udan, eta Reyes Azkoitia pilotariak entrenatzaile lanak egingo ditu bertan.

Uztailaren 3an estreinatuko du  Euskal Telebistak emakumezkoen pilotaren inguruko Plazandreak saioa, eta bertan, hamabi pilotari nor baino nor gehiago lehian arituko dira lau taldetan banatuta. Reyes Azkoitia pilotaria agertuko da bertan, besteak beste, eta Irantzu Etxebestek, Nora Mendizabalek eta Olatz Arrizabalagak osatutako taldea gidatuko du Azkoitiak. Ostegunetan emango dute saioa, 22:30ean, ETB1en eta Eitb.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide