Herritarrek udalaren webgunean jakin dezakete Eusko Legebiltzarrerako bozetan mahaikide izatea egokitu zaien

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 15a, 10:50

Herritarrek dagoeneko jakin dezakete uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan mahaian egon beharko duten ala ez. Udalaren webgunean ikus dezakete informazio hori. Atariaren eskubialdean dagoen 'Hauteskunde mahaiak' leihoan sartu eta NAN zenbakia idatzi behar dute horretarako.

Datorren uztailaren 12an Eusko Legebiltzarra osatzeko egingo dituzten hauteskundeetan mahaian egotea suertatu al zaien jakin dezakete herritarrek udalaren azkoitia.eus webgunean. Atariaren eskuinaldean, albiste jarioaren ondoan, dagoen Hauteskunde mahaiak leihoan klik egin eta NAN zenbakia sartuta ikusi ahal izango dute egun horretan hauteskunde mahaian egon beharko duten edo ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa ere agertuko zaie.

Bozetarako mahaiak osatzea udalen eskumena da, eta zonaldeko hauteskunde batzordearen gainbegiradapean egiten dute hori. Gaur, astelehena, egin du udalak hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide