Elkargunean egingo dute Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko urteko batzarra

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 15a, 10:00

Gaur, 10:00etan hasita, egingo dute urteko batzarra, eta, besteak beste, batzordea berrituko dute. Euskal Herriko 66 musika eskolek osatzen dute elkartea, eta musika eskola horiek 24.000 ikasle baino gehiago dituzte.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak urteko batzarra egingo du gaur, 10:00etan hasita, Azkoitiko Elkagunean. Beste urteetan Durangon egin ohi dute batzarra, baina COVID-19a dela eta, lekuz aldatu behar izan dutela azaldu dio Mari Jose Arregi Azkoitiko Bizkargi musika eskolako zuzendariak Maxixatzeni. "Ikusi genuen Durangoko aretoan arazoak izan genitzakeela segurtasun neurriak-eta betetzeko, eta horregatik erabaki dugu Elkargunean egitea".

Ohiko batzarra izango da Elkargunean egingo dutena; iazko memoria eta aurtengo aurrekontua aurkeztuko dituzte eta Musikaldiaz hitz egingo dutela. Horiez gain, baina, gaurkoan elkarteko batzordea berritu beharko dute.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea 1994ko abenduan sortu zuten. Hasiera hartan, zortzi musika eskolak bakarrik osatzen zuten elkartea; gaur egun, berriz, 66 dira. Elkarteko musika eskolek Euskal Herri osoko 24.000 ikasle baino gehiago dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide