Hainbat baserri bide konpontzen hasiko da udala

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 11a, 14:35
Atzean, Olaso auzoko Zulueta nekazal etxea.

Lanak Olaso auzoko Zulueta Etxera eta Argain eta Lorbide baserrietara bideratuko dira. Udalak martxoan atera zituen lanak esleipenera, 151.150,28 euroko aurrekontuarekin.

Aurten ere zenbait auzo eta baserri bide hobetzeko lanak egingo ditu udalak. Lan horiekin egokitze eta eraberritze proiektu berriak gauzatzea da udalaren asmoa. Iaz Martirieta eta Urrategi auzoetako bideak konpondu zituen, eta aurten Olaso auzoko bideak hobetuko ditu: zehazki, Zulueta Etxerakoa eta Argain eta Lorbide baserrietarakoak. Esku hartze horiekin udalak landa eremuetako garapen sozio-ekonomikoa bultzatu nahi du, bertako baserritarren bizi kalitatea hobetzearekin batera.

Udalak martxoan atera zituen lanak esleipenera 151.150,28 euroko aurrekontuarekin, eta prozesua "bere bidea egiten" ari dela azaldu du. Guztira sei enpresa aurkeztu dira lehiaketara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide