Maite Zabaleta, maiatzeko Zakelmari lehiaketaren irabazlea

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 7a, 11:26
Maite Zabaleta, lehiaketaren irabazlea.

Maite Zabaletak irabazi du maiatzeko Maxixatzen aldizkariko Zakelmariren lehiaketa.

Maiatzeko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 21. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Maite Zabaletak irabazi du Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna ekainaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide