Loiolako turismo bulegoak gaur zabaldu ditu ateak

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 6a, 14:27
Loiolako turismo bulegoa. (Argazkia: Urola turismo)

Asteartetik igandera bitartean irekiko ditu ateak turismo bulegoak, beharrezko segurtasun neurriak hartuta.

Loiolako turismo bulegoak gaur, zapatua, zabaldu ditu ateak. Asteartetik zapatura bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era egongo da irekita bulegoa. Igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Bulegoko arduradunek azaldu dutenez, beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituzte "bisitarien harrera segurua" bermatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide