Gaur hasiko gara banatzen ekaineko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 5a, 09:39

Ekaineko Maxixatzen aldizkariarekin batera jasoko dute bazkideek ongizate gehigarria. Formatu berrian kaleratu den hirugarren zenbakia da datorren aldizkaria.

Gaur, ekainak 5, hasiko gara banatzen ekaineko Maxixatzen aldizkaria. Formatu berriarekin kaleratu zen lehen zenbakiaren ondoren, hirugarrena da 399. zenbakia. Aldizkariarekin batera, bazkideek beren etxean jasoko dute Zure ongizatea esku onetan gehigarria ere.

Ekaineko alean zer?

Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek 399. zenbakian:

  • Iñigo Etxanizen Hitz bitan elkarrizketa.
  • Ainhoa Beristainen Izpiak eta hizkiak argazkia.
  • Ernesto Martinez de Cabredo Uraren Euskal Agentziako zuzendariari egindako elkarrizketa.
  • Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileari Bestaldetik egindako elkarrizketa.
  • Izibene Oñederraren Erretratua.
  • Iñaki Eizagirrek Akordatzen? atalerako egindako kontakizunak.
  • Alberto Gonzalezen Mahai bueltan errezeta.
  • Zazpi Kurutzeren Klik! argazki erreportajea.
  • Iritziak:
    • Nerea Uranga
    • Karmen Irizar
    • Imanol Elezgarai
    • Sara Rodriguezen iritzi grafikoa
    • Maider Etxeberria
    • Xabier Etxaniz
    • Miren Alberdi
  • Plazan bazan jolasak.
  • Bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide