Zein da 'belina eiñ' Azkoitiko esamoldearen esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 5a, 09:12

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'estratie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'belina eiñ' esamoldea aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den esamolde horren esanahia?

Belina eiñ esamoldeak nonbaitetik ordaindu gabe joatea esan nahi du. Batez ere tabernatik ordaindu gabe egiten den kasuetan erabili ohi izan da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Diruik eztaukela esan, ta horrek leku danetan belina eitteu".
  • Euskara batuan: "Dirurik ez duela esan, eta leku guztietatik ordaindu gabe joaten da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide