HARA! Ro taldea 'Athalase' diskoaz aritu da Naiz irratian

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 2a, 16:02
Ro taldea.

Azkoiti-Azpeitiko boskoteak martxoan argitaratu zuen Athalase diskoa, eta disko berriko kantuez aritu da Josu Usobiaga bateria-jotzailea Naiz irratiko Musika pilulak saioan.

Athalase diskoa plazaratu zuen Azkoiti-Azpeitiko Ro taldeak joan zen martxoan, eta beren lan berria izan du hizpide Josu Usobiaga taldeko bateria-jotzaileak Naiz irratiko Musika pilulak saioan. Jaitera, Anima, Athelas, Erio eta Aierkünte abestiek osatzen dute Athalase diskoa, eta kantu horiez gain, taldearen ibilbideaz zein taldearen funtzionatzeko moduaz ere aritu da Usobiaga irratsaioan. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.

Rock instrumentala eta post-rock estiloak uztartzen dituen taldea da Ro musika taldea, eta Gorka Alcaldek —gitarra—, Josu Usobiagak —bateria—, Iñigo Gonzalezek —gitarra— Mikel Iraetak —sintetizatzailea eta teklatua— eta Iker Amenabarrek —baxua— osatzen dute bostekoa. 2018an Ilhunbean esan-eginak izeneko singlea aurkeztu zuen lehenik taldeak, baina gero Aikor izeneko abestiaren bideoklipa ere argitaratu zuen. Athalase disko berria, Eñaut Gaztañaga zestoarrak grabatu zuen Gaztain estudioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide