'Lainoetaraino' izeneko abestia kaleratu dute Lizar bikoteak eta Alberto Martinezek

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 2a, 08:00

Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabek eta Alberto Martinezek sortu dute abestia. Konfinamenduan egin dituzte abestiaren eta bideokliparen grabaketa lanak.

Lizar bikoteak eta Alberto Martinezek Lainoetaraino izeneko abestia kaleratu dute elkarlanean. Alberto Martinez Bristolen (Ingalaterran) bizi den azkoitiarra da, eta hango etxean estudio bat du muntatuta.

Ruben Lizarraldek azaldu du, Alberto Martinezek, Ion Andreuk eta Lizarraldek berak lehenagoko proiektu baterako sortutako abestia dela Lainoetaraino. Proiektu hartarako sortutako abestiak "ukitu akustikoa" zuela adierazi du Lizarraldek. Orain moldaketak egin dizkiote kantuari. Martinezek egin ditu produkzio lanak. Bideoklipa, berriz, Ane Lizarraldek egin du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide