ALBERDI Inmobiliaria

Parte hartu Alberdi Inmobiliariaren Objetu Ixkutuen Lehiaketan

Babestutako albistea 2020ko eka. 1a, 06:58

Momentu zail hauetan herriko ostalaritzari babesa emanez, herritarrak jolas dibertigarri eta erraz batean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Martxan jarri berri dugun Alberdi Inmobiliariaren Objetu Ixkutuen Lehiaketaren bidez, Azkoitiko Joseba Jatetxean bi lagunentzako menu berezia lortu dezakezu.

Lehiaketan parte hartzeko honako urratsak jarraituko behar dira:

  • Facebookeko eta Instagrameko Alberdi Inmobiliaria kontuak jarraitu. 
  • Adi egon kontu horietan publikatuko ditugun argazkiei. Horiek Alberdi Inmobiliariaren webgunean agertzen diren objektuak izango dira. Aurkitu ezazu zein etxetan dagoen publikatutako objektua, eta esaiguzu gure sare sozielatako argitalpenean iruzkin bat eginda.
  • Anima itzazu lagunak lehiaketan parte hartzera, iruzkinean bertan bi lagun izendatuta. Asmatzen duzun objektu bakoitzeko —betiere gainontzeko baldintzak betez gero— zozketarako txartel bat lortuko duzu. 
  • Hiru argazki publikatuko ditugu, azkena ekainaren 11n.
  • Lehiaketan parte hartzeko azken eguna ekainaren 15a izango da. Zozketa, berriz, ekainaren 16an egingo dugu. 
  • Argibide gehiago jasotzeko, ikus itzazu gure sare sozialetan argitaratutako lege-oinarriak.

Gure sare sozialetako jarraitzaile izanda sari bikainak lor ditzazkezu gaurtik aurrera; animatu eta parte hartu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide