Maite Lopezek itzulitako poemen liburua argitaratuko dute

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 31a, 18:17
'Safo, Poesia guztia' liburuaren azala.

Balea Zuria argitaletxeak Maite Lopezek (Azkoitia, 1985) itzulitako poema liburua argitaratuko du laster: Safo, Poesia guztia.

Maite Lopezek Saforen poema guztiak itzuli zituen, eta aste honetan inprentaratu dute liburua Balea Zuria argitaletxekoek. Laster izango da beraz salgai.

Lan horrez gain, literatura profesionalean lehenbiziko pausoa 2018an eman zuen azkoitiarrak. 'Pienso, luego escribo' izeneko poema liburua argitaratu zuen, Deskartes gogora ekarriz, autoedizio prozesu baten bitartez. Filologia klasikoa ikasitakoa da bera, eta latina, grekera eta lengua irakasten ditu, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide