Azkarateko hondakin gunea

Azkarateko hondakin gunearen inguruko saioa zuzenean 'streaming' bidez

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 28a, 15:28
Elkargunean bilduko dira gaur arratsaldean hainbat taldetako ordezkariak.

Eraikuntza eta eraispen hondakinen inguruko eztabaida 17:00etan hasiko da Elkargunean. Azkoitiko Udalaren webgunetik elkarrizketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da gaur arratsaldean, streaming bidez.

Udalak antolatu duen eraikuntza eta eraispen hondakinen inguruko saioa streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean, www.azkoitia.eus webgunearen bidez. Bilera itxia izango da, baina eztabaida sortu duen gaia izanda, herritarrei bilkura jarraitzeko aukera emango die udalak.

Gaia xehetasunez jorratzeko asmoz deitu du udalak gaur arratsaldeko bilkura. "Elkarrizketa sosegatu bati bide ematea" da udalaren nahia, eta han izango dira erakundeetako, plataformetako nahiz enpresetako ordezkariak. Hitzordua 17:00etan izango da Elkargunean.

Saioan parte hartuko dute udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, Azkarate Garbi Auzotarrak, Baskegur eta GuraSOS elkarteetakoek, Azkarate Garbi plataformakoek, Eusko Jaurlaritzakoek, Excavaciones y Desmontes Lagunak eta Larke 360 enpresetakoek eta baita hirigintza arauen erredakzio taldeko kide batek ere, besteak beste. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide