Presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar plazan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 28a, 10:55
Presoen aldeko urtarrileko elkarretaratzea.

20:00etan izango da elkarretaratzea, plazan, eta herritarrei maskarak eramatea eskatu diete.

Aste batzuk geldirik egon ostean, presoen aldeko hileroko elkarretaratzeak bueltatuko dira bihar. 20:00etan izango da kontzentrazioa, plazan, eta COVID-19 gaitza dela-eta presoek bizi duten egoera salatuko dute bertan. Hain zuzen ere, dispertsioaren ondorioz bi hilabetez hainbat preso bisitarik gabe izan direla salatuko dute biharko kontzentrazioan. Bestalde, Rikardo Urteaga Txetxu deportatu azkoitiarraren kasua izango dute gogoan, baita Patxi Ruiz presoarena ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide