Minutuko isilunea, COVID-19 gaitzarekin hildakoen omenez

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 27a, 12:25
Udal taldeetako ordezkariak eta udal langileak, elkarretaratzean.

Eguerdian egin dute elkarretaratzea udaletxe atarian.

Eudelen deialdiarekin bat egin du Azkoitiko Udalak, eta 12:00etan minutuko isilunea egin dute udaletxe aurrean COVID-19 gaitzarekin hil diren herritar guztien omenez. Bertan izan dira Azkoitiko Udaleko ordezkari politikoak zein udaleko langileak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide