Koronabirusarekin hildakoen omenez minutu bateko isilunea egingo du gaur udalak

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 27a, 10:09

Eudelen deialdiarekin bat egin du Azkoitiko Udalak, eta 12:00etan minutuko isilunea gordeko dute udaletxeko sarreran COVID-19 gaitzarekin hil diren herritar guztien oroimenez. Udalak kontzentraziora batzeko deia egin die azkoitiarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide