Ikusgai dago udaletxean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle-errolda

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 26a, 10:08

Udaletxean begiratu ahal izango dituzte herritarrek beren datuak, ekainaren 1a bitartean.

Duela aste batzuk iragarri zuen Iñigo Urkullu lehendakariak uztailaren 12an izango zirela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Azkoitiko Udalak dagoeneko ikusgai jarri du Azkoitiko hautesle-errolda, udaletxean. Ekainaren 1era arte, astelehena, egongo da ikusgai errolda, eta herritarrek beren datuak egiaztatzeko aukera izango dute bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide