HARA! Herritik igarotzen den hainbat ibilbide jaso dute 'Gipuzkoanatura' webgunean

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 22a, 15:14

Gipuzkoan zehar egin daitezkeen hainbat ibilbide jaso ditu aldundiak Gipuzkoanatura webgunean. Tartean daude Azkoititik igarotzen diren hainbat bide.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoanatura webgunea jarri du martxan hainbat eragilerekin elkarlanean, herritarrei parke naturalei, bide homologatuei eta ingurumen hezkuntzako jarduerei buruzko informazio praktikoa eta eguneratua emateko. Ibilbide bakoitzaren mapa ikusgai dago atarian, eta ibilbidearen iraupenari, zailtasun mailari, distantziari eta gainerako xehetasunei buruzko informazioa txertatu dute.

Besteak beste, Azkoititik igarotzen diren hainbat ibilbide jaso dituzte Gipuzkoanatura webgunean: Inaziotar Bidea, Lastur- Gaintxipi- Aitolgain- Otzarreta- Lastur bidea, Elgoibar eta Azpeitia lotzen dituena, Izarraizko Bidea...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide